Enpresa horiei aurrera egiten laguntzea da euren helburua, sozioekonomia arloan euskarari lekua zabaldu ahal izateko. Bestetik, azaroaren 3an egingo duten Enpresarean azokaren berri ekarri du Gutierrezek, finantziazio eta ekintzailetza aukerez zein krisiari aurre egiteko aukerez hausnartuko dute bertan. Horra begira osatzen ari diren Lansarean atariaren berri ere ekarri du eta nabarmendu du instituzioekin elkarlanean jarraitzeko asmoa dutela.