XVI.mendeko San Juan baleontziaren erreplika garaian erabiltzen zuten materialarekin ari dira eraikitzen. Burgosen egiten dute galipota modu tradizionalean, eta Cabaña Real de Carreteros elkartearekin galipota gurdi bidez ekarriko dute Pasai San Pedrora. Enara Novillo Albaolako kidearekin izan gara eta Burgostik abiatu duten 18 eguneko ibilbideari buruz galdetu diogu.