Gauza bera gertatzen da Europako beste herrialdeetan ere, azken urteetan unibertsitate- eta doktore-titulua duten emakumeen ehunekoa hazi egin den arren (orain % 60 eta % 45 dira, hurrenez hurren).
Adibidez, jauzi nabarmena dago doktoretza-aurretik formatzen ari direnen eta doktoretza-ondorengoa egiten ari diren ikertzaileen artean: aurretik % 56,69 dira, eta ondoren, % 32. Bestalde, Espainiako ikerketa-proiektuetan, Ikertzaile Nagusi izendapena duten emakumezkoen ehunekoa % 35, 98 da, eta nazioarteko proiektuetan, % 34,67.
Bereizketa, ordea, ez da bakarrik bertikala; horizontala ere bada. Hain zuzen ere, Elikagaien Zientzian eta teknologian, emakume ikertzaileen ehunekoa gizonena baino handiagoa da (% 53,37). Haren ondotik datoz Zientzia eta Teknologia Kimikoak (% 43,95) eta Nekazaritza Zientziak (% 41,44). Beste muturrean dago Fisika, emakumeen % 20,62arekin.
Txosten osoa eskuragarri dago CSICen webgunean, Emakumeak eta Zientzia atalean.
Ehuyarreko Ana Galarragaren blogean aurkituko duzu informazio gehiago.