Argia astekariaz egiten dugun aurrerapenean, gizarte prestazioen murrizketaz Mikel Garciak egindako erreportajea nabarmendu du Estitxu Eizagirre zuzendariak, besteak beste. Halabedi irratiko Jon Sanchezek Menane Oxandabaratekin hitz egin du Jusqu’au retrait kolektiboa Fratziako lan erreformaren aurka egiten ari den lanaz. Komunikazioari zabaltzen diogun Xabier Landabidea batu zaigu eta Errota Digitalako lagunekin Finlandiako udako transmedia eskolara egindako bidaiaren berri ekarri digu. Amaitzeko, Iñaki Kasaresekin hitz egin dugu, Athleticeko emakumeen taldeak liga irabazi arren gabarra ez ateratzearen atzean dagoen desorekaz.