"Hiztunon nahia da euskararekiko txipa aldatzeko gakoa"

Lakuako Gobernuak martxan jarritako EGOD Euskararen Gaineko Oinarrizko Diskurtsoa ikerketa lanari erreparatu dio Azkue Fundazioko Iurdana Acasusok.

Audio_placeholder

"Hiztunon nahia da euskararekiko txipa aldatzeko gakoa"

Loading player...
Iurdana Acasuso
Iurdana Acasuso

Euskal gizarteko euskararen diskurtso partekaturako zoru komuna badela erakutsi nahi du lanak, datuek erakusten dutenez, hainbat omen direlako hiztunen diskurtsoak: errespetuarena, erabilera pragmatikoarena, aldarrikatzailea edo mesfidatia, besteak beste. Ikerketaren arabera, babes gehiena errespetuaren diskurtsoak jaso du eta gutxien diskurtso mesfidatiak. Diskurtso prakgmatikoarekin bat egiten dutenak ere asko diren arren, erabiltzerako orduan hori ez dela islatzen uste du Acasusok, gizarteak argi babesten omen du euskara jakitearen balioa baina ez du indar beraz nabarmentzen erabiltzearen ideia.