"Gaztelaniari men egiten diogu, etengabe, gurea ahaztuta"

Kalean entzundako "patxito", "amatxito"... hitzek eragiten dioten egonezinaz hitz egin du Leire Narbaizak.

Audio_placeholder

"Gaztelaniari men egiten diogu, etengabe, gurea ahaztuta"

Loading player...
Leire Narbaiza
Leire Narbaiza

Ulertezina zaio transmisioz eta familiatik euskara jaso duten hiztun alfabetatuek umeei hitz egiterakoan gaztelaniazko txikigarriak baliatzea. Haurrekin erabiltzearen poderioz, gainera, nagusien hizkuntza ere bihurtu dela iruditzen zaio. Are gehiago euskaraz '-txo' atzizkia eta beste zenbait txikigarri baditugula kontuan izanda. Horrek erakusten omen du euskaldunok gaztelaniaren legeari jarraitzen diogula, logika guztietatik kanpo geratu arren.