Garunaren plastikotasunarekin eta gaitasun kognitiboarekin lotutako gene bat inhibitzen duen konposatu bat probatu dute Down sindromea duten pertsonekin eta haien gaitasunak hobetzen dituela frogatu. Bartzelonako Medikuen Itsas-Ospitaleko eta Erregluazio Genomikoaren Rafael de la Torrek eta Mara Diersenek zuzendu dute ikerketa, eta lehen aldiz erakutsi dute tratamendu farmakologikoa onuragarria izan daitekeela Down sindromea duten pertsonentzat.