"Haurrek euskara eskolarekin lotuz gero, hizkuntzarekin harreman ahula izango dute"

Haurrek erronkak beste ikuspuntu batetik aztertzen laguntzen dutela uste du Bai Euskarari Ziurtagiriko Rober Gutierrezek. Hizkuntzari dagokionez, euskararen bilakaera sozialean urratsak egin badira ere, lorpenak lorpen, aurrera begirako erronka handiak daudelakoan dago. Azken asteotan, haurrekin bizi izandako egoerak partekatu ditu gurean. Alabarekin ospitalera joan eta gaztelaniaz egiten zioten erizainena, hasteko. Eskolaz kanpoko zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresen ingelesezko eskaintzaz ere hitz egin du. Baita enkarguak egitera bidali duten semeak dendan euskaraz edo gaztelaniaz eskatzeko izan duen zalantzaz ere.

Audio_placeholder

"Haurrek euskara eskolarekin lotuz gero, hizkuntzarekin harreman ahula izango dute"

Loading player...
Rober Gutierrez
Rober Gutierrez

.