Haziak egitasmoaren baitako 'Igel marroitxo' ipuinari ahotsa jarri diote Etxegiroan proiektukoek, eta Nora Barrosori esker gurera ekarri dugu. Mikel Elorzak egiten duen aktualitatearen errepaso kritikoan, hondakinen kudeaketaz, Mohamed Abdelazizen heriotzaz eta Frantziako grebez hausnartu dugu. 111 Akademiako Amaia Goikoetxeak Jasone Osororen '12etan bermuta' eta Jose Enrike Urrutia Capeauren 'Jururú' liburuez hitz egin digu. Txapa irratian eta Ttiklik guneko Itxaro Mendizabalek bullyinga prebenitzeko jardunaldiez esandakoak ere ekarri ditugu. Amaitzeko, Txirritaren heriotzaren 80. urtemugaz Xorroxingoek egindako erreportajea izan dugu entzungai.