Eta orain ere errejimena gobernuan egon ez arren, euskararen aurkako oztopoekin jarraitzen dutela nabarmendu du. Hala ere, iluntasunari argi egiten ahalegindu diren euskaraz bizi nahi duten herritarren lana goraipatu du. Euskaraz bizitzeko nahia goibeltasuna argitzen joan dela uste du, horren erakusle dela iaz Anaitasunan bildu zen jendetza. Hala ere, nafar guztiak berdintasunean egoteko corpus juridikoan ere behar bezalako neurriak behar direla aldarrikatu du.