Larunbatean, udalerri euskaldunen eguna ospatuko dute, esaterako, Leitzan. Euskal herritarrek ezingo dutela ekitaldi guztietan egon nabarmendu du. Denak ere etorkizuneko herriaren eraikuntzari begirakoak badira ere, erabaki politiko sendorik ez bada hartzen, herren geratzeko arriskua ere badute. Eurek udalerri euskaldunen harrotasuna lau haizetara zabalduko dute Leitzatik, edozein aldaketa posible izateko, hitzen gainetik egiazko erabakiak behar direlako.