"Adostasunaren garaia dator, hemendik aurrera euskaraz, ahal dugun guztietan"

Gaurkoa goiz ederra iruditu zaio Karmelo Ayestari. Jaiki eta 'Berria' egunkaria erostera joan da kioskora, autoan, Euskadi irratia jarrita.

Audio_placeholder

"Adostasunaren garaia dator, hemendik aurrera euskaraz, ahal dugun guztietan"

Loading player...
Karmelo Ayesta
Karmelo Ayesta

Kioskoko saltzailea ez da euskalduna, baina Ayestari ahal duen neurrian euskaraz egiten saiatzen da, eta berak asko eskertzen du hori. Tabernan gosaria eskatu du eta gauza bera gertatu zaio "ia euskalduna" den tabernariarekin. Semearekin euskaraz egiten du ia beti, hezkuntza arloko profesionalek haur eta gazteak euskalduntzeko egin duten lanari esker dela hori nabarmendu du, eta euskara eta euskal kultura babesten eta garatzen ari direnei eskerrak eman dizkie.