Gaur Irundik KGIbiltaria

Ospakizun bikoitza dugu gaur Irunen, gure 10.urteurrena eta baita Bidasoaldean antena berria jarri dugula ere. Beraz, hemendik aurrera 103.0 frekuentzian aditu dezakezu Info7 irratia. Bilbon eta Gasteizen egin bezala, saio berezia egiten ari gara Irunen ere, Bidasoaldeko bizilagunak izango dira gaur protagonista.

KG IRUN
KG IRUN

Antxeta Irratia eta lagunen konpainian

Beti bezala, gure irratiko aspaldiko lagunak eta laguntzaileak gonbidatu ditugu. Gurekin izan dira Antxeta irratiko Aitziber Zapirain, Irungo Beñat Alzaga irratiko kolaboratzaile izan dena, eta Hondarribiako Kima, berari esker entzun daiteke Bidasoaldean Info7 irratian 103.0 FMan.

Loading player...

Irungo politikagintzaz

Politikaz ere hitz egin dugu noski, eta gure gonbidapena onartuz hurbildu zaizkigu Ehbilduko Oinatz Mitxelena eta Podemoseko Dabid Soto. Azken asteetan Irunen, bolo-bolo dabiltzaten gaiak landu ditugu. IRUNVi izena duen etxebizitza publikoa kudeatzeko erakunde publikoa, Olaberria bailara babesteko plan berezia edo ta Palmera Montero Gizarte etxea...

Loading player...


Bidasoaldeak badu zer kontatu

Historiaz ere arigu gara hitz egiten gaurko saioan. Bidasoaldeak badu zer aipatu. Iñaki Garrido eta Lourdes Odriozola izan ditugu gurekin. Lehenak urteurren bat izan du hizpide, aurten 250 urte betetzen baitira Irun Hondarribitik independizatu zela. Historia artxiboak izugarri gustatzen zaizkio, beraz, ziur  kontu interesgarri aunitz kontatuko dizkigu. Lourdes Odriozolak aldiz, itsaso kontuak ekarri dizkigu, Hondarribiako ontzigintza ederki ezagutzen baitu, ontzigintzak 1883tik 2000. urtera izandako garapena aztertu du.

 

Loading player...


Bidasoaldeko azterketa antropologikoa egin nahian

Ondoan izango ditugu ere Bidasoaldeko hainbat bizilagun, ikerketa antropologikoa egingo dugu: zein da Irun, Hendaia eta Hondarribi artean dagoen harremana? Nolakoa da herri bakoitzak duen giroa? Berdina al da hiru herrien arteko harreman, orain eta dela 30 urte?Zertan aldatu da?

 


Hondarribiatik Greziara

Hondarribiako bolondres talde bat berriki izan da Grezian. Bidasoaldean familia asko izan dira laguntza eskaini dutenak, eta kamioi bete laguntza joan dria ondoren hainbat bolondres Greziara, Katsikasera. 250 familia inguru bizi dira bertan, mila pertsonatik gora, gehienak siriarrak, baina badira Afganistan, Armenia, Kurdistan eta Palestinatik etorritakoak ere. Denek behar dute Hondarribitik Greziara bidalitako arropa.Gurean izan ditugu gaur beraien esperientzia kontatzen.

Loading player...


La kaxita etxe autogestionatua

La kaxitakoak ere etorri dira Urdanibia plazan jarri dugun estudiora. Konkatu digute Lakaxitaren egunerokoa zein den,jatorria eta dinamika. Hitz egin dugu ere Iruneko udaletxetik heldu diren azken notizien inguruan, eta baita Lakaxitan Irun duen eginkizun soziala, Lakaxita ez baita soilik gaztetxe bat, bestelako bizitza eredua bultzatzen duen gunea da.

Loading player...

 

Kantatzen duen herria ez da hitzen

Nafarroako jota batek dio kantatzen duen herria ez dela hilko, eta hori betez gero, nekez hilko da Bidasoaldea. Nork ez du dantzatu Irun, Hondarribi eta Hendaia inguruan sortutako taldeekin? Gaur lagin intergenerazional ederra izan dugu gurekin Bidasoaleko KaleGorrian Ibiltariari amaiera emateko. Izango ote du Bidasoako urak sormen molekula miragarririk?

Gurekin izan dira Xabi Strubell (Dut, Anari, Zura), Eneritz Dueso (Kasernarat), Aitor Perez (Apurtu)
Aida Torres (Jupiter Jon), Lander Bidaurrea, Xabi Burgaine, Beñat Muguruza (Pecozza United)
eta Ander Zabalegi (Sacco, Nire).

Loading player...

Noski, zuzeneko kontzerturik ez zen faltatu

Eneritz Dueso (Kasernarat),Lander Bidaurrea, Xabi Burgaine, Beñat Muguruza (Pecozza United) animatu ziren zuzenekoa egitera.

Loading player...

Eta horrela joan zaigu beste ostiral bat, gustora, KaleGorrian kaletik egiten. Milesker Bidasoaldean! Plazer bat izan da!