Bestalde, Begoña Lazcanok K1 modalitateko 500 metroko proban Duisburgen jokatuko den aurreolinpikorako txartela eskuratuko du. Rion egotea amets bat litzateke berarentzat. Waterpoloan Leioak bere historiako sailkapenik onena lortu du liga 3.postuan amaituta. Denboraldia aztertu dugu Jon Lopez taldeko entrenatzailearekin. Maite Gonzalezekin berriz, bere ibilbidea errepasatu dugu, izan ere, 19 urtetan Ordiziaren elastikoa defendatu ostean areto futbola utzi du. Hauek izan dira gaurko saioko gainerako protagonistak: Maite Zugarrondo (Bera Bera), Nerea Elicegui (Zuazo), Haizea Goikoetxea (Aiala Zarautz), Leire Baños (Reala), Nereba Belzunegi (Hockey Reala), Eva Porras (Bilbo) eta Angela Vilariño (Kotxeak).