Gaur KG Ibiltaria Gasteiztik zuzenean

Gaur Gasteizen esnatu da Info7irratia, KaleGorrian magazina Artium Museoko atarian egitea erabaki dugu irratiko hamargarren urteurrena ospatzeko. Gasteizeko saio honekin abiatu dugu KaleGorrian ibiltaria, aste honetan aurreratu moduan, bereziak izango dira Info7 irratian maiatzeko ostiralak, herriz-herri egingo baititugu. Gaur Gasteizen hainbat izango dira gure mikrofonoetatik pasako direnak.

KaleGorrian Gasteiz Artium
KaleGorrian Gasteiz Artium

 

Info7 irratiaren bultzatzaile eta lagunak: Kike Zurutuza eta Jon Aranburu

Dela hamar urte info7 irratia sortu zenean, lagun talde bat bildu zen Gasteizen Info7 irratia ere entzun zedin, horietako bat zen Kike Zurutuza, oraindik ere, irratiko laguna da noski. Gasteizen era badugu beste lagun berezi bat, Hala Bedi irratia. Irratitik irratira ematen den maitasun erlazio luze eta estua. Jon Aranburu Hala Bedi irratiko kidea, Arrosa Sareko koordinatzailea eta Info7 irratiko kolaboratzailea.

Kike Zurutuza eta Jon Aranburu

 

Tertulia sobre la actualidad política de Araba, con Kike Fernandez de Pinedo y Javier Bizarro.

Kale Gorrianeko ohiko egitura mantenduz, gaur ere errepaso politikoa egin dugu tertulian. Baina, Gasteizen gaudela aprobetxatuta bertako politikariak gonbidatu ditugu, Arabako batzarkide diren Kike Fernandez de Pinedo (EH Bildu) eta Javier Bizarro (Podemos) izan ditugu gurekin. Arabako Batzarretan hitz egin eta hitz ez diren gaien inguruan hitz egin dugu. Frakinaz ere hitz egin dugu, Garoñaren itxieraz...Galdegin diegu ere batzarkide baten beharren inguruan, eguneroko agendaren berri ere eman digute, eta bitxia bada ere kirolaren inguruan hitz egiten amaitu dugu tertulia.

Loading player...

 


Tertulia soziala: Amelia Barquin, Ainhoa Galarraga eta Blanca Martinez de San Vicenterekin.

Azken hilabeteetan lan handia egin dute Gasteizko herri mugimenduek gasteiz anitz bat aldarrikatzeko. Dela gutxi arte alkatetzan zegoen Javier Maroto eta bere PP alderiak etorkinen kontrako hainbat eraso egin zituen, eta jarrera oldarkor horri erantzunez sortu zen Gora Gasteiz, eta besteak beste udaletxean aldaketa lortu zen. Baina horrek ez du esan nahi mahai gainean erronkarik ez dagoenik. Hezkuntza, euskera, hizkuntza minorizatuak, etorkinak...luze eta zabal hitz egin dugu Amelia Barquin Kultura arteko Hezkuntza irakaslearekin, Blanca Martinez de San Vicente irakasle ohi eta Gasteizeko Gure Hezkuntza plataformako kidearekin eta Ainhoa Galarragarekin, CEAReko kidea eta Gasteiz Irekiako kidearekin.

Loading player...

 


Gasteizera ikastera etorri, eta bertan geratu! Ane Agirregomezkorta eta Itxaso Viñesekin.

"Patatero" bihurtu diren asko bada Gasteizen, ikastera joan eta bertan geratu direnak. Gasteizko ostegunak izango dira akaso? Hori bera galdetu diogu Ane Agirregomezkorta, izan ere Markina atzean utzi eta 18 urtetik hasi zen euskal filologia ikasten Gasteizen. Benetako Gasteiz oso gutxi batzuek ezagutzen dutela esan digu, eta nabarmendu ere, aurreritzi asko badaudela, bai Gasteiztarren inguruan baita kanpotarren inguruan ere. Itxaso Viñes aldiz, iritsi berri da Gasteizera, Bilboko Irala auzokoa da bera, eta Errekaleor auzo autogestionatuan bizitzera etorri zen, pozik dago bertan, eta urte luzerako plana du bertan. Errekaleorren bizitzeko ateak irekiak daudela esan du Viñesek.

Loading player...

 

 

Gasteiz, saskibaloiaren izarren kabi: Baskoniako entrenatzaile ohi eta Araskiko entrenatzailearekin.

Saskibaloiak badu bere ibilbidea Gasteizen, saskibaloia bizi egiten dute Gasteiztarrek, hala dio behintzat Xabier Añoak, Baskoniako entrenatzaile ohiak.  Aurtengo denboraldia ere ametsetakoa izaten ari da, Araskiko neskak lehen mailara igo dira aurten. Soilik duela 6 urte sortu zen taldea, eta apostua egiten dute harrobiarekin.  Eta baskoniak datorren astean jokatuko du Berlinen Euroleagueko Final Four-a. Xabier Añoak esperientzia luzea du, talde handi asko egon dira bere ardurapean, bai Euskal Herrian, estatuan edo atzerrian ere. Baina badu bihotzean gordeta sentipen berezi bat "ni izan nintzen Euskadiko saskibaloi selekzioaren lehen entrenatzailea" esan digu.

Loading player...

 

 

Gasteizko historia, Erdi Arotik, gaur egun arte Maitane Oiartzabal historialariarekin

Gasteizko alde zaharreko eraikinek argi uzten dute altxor ugari daudela gordeta Arabako hiriburuan. Maitane Oiarzabalek arte eta historia ibilbideak egiten ditu Gasteizen. Erdi Arotik hasi eta gaur egunerainoko errepasoa egin digu gaurko Kale Gorrian Ibiltarian. Bestalde, historia gehien duten guneak nabarmenditu dizkigu, beretzako, ez du zalantzarik izan, Gasteizko Katedral ingurua eta  Andra Mari Zuri plaza dira xarma gehien dutenak. Eta noski, historialari bat gurekin izan dugula aprobetxatuta...zurrumurruak argitu nahian ere galdegin diogu ea pintxopotea Gasteizen asmatu ote zen. Eta honek, baietz, bera unibertsitatean zela hasi zela Gorbea Tabernan gaur egun hain ezagun den pintxopotea. 

Loading player...

 


Gasteizeko alkate Gorka Urtaran hiriko gaiez eta aktualitateaz hitz egiten

"koskatu zitzaidan hauteskundeak ez irabazi eta alkate izatea" esan du Gorka Urtaran Gasteizko alkateak. Esan du giroa baretu egin dela hirian, baina hala ere etorkinen inguruko aurreiritzi asko daudela.

Hitz egin dugu ere Gasteizko mugikortasun planak, azken aldian asko hitz egin baita tranbiaren ibilbide berriaz "mugikortasun jasangarria eta osasungarria" bultzatu nahi dutela esan du. Zabalgana auzoko polemikaz ere galdegin diogu, ez baita bertara iritsiko garraio publikoa baina Gorka Urtaranek erantzun du "gauza guztiak ezin direla batera martxan jarri, eta urratsez urrats egin behar dira" eta bigarren fase batean iritsiko dela garraioa beste auzoetara.

Galdera egin diogu ere Errekaleor hustutzeko intentzioa ote duen udaletxeak, eta erantzun du puntu horretara iristeko intentziorik behintzat ez dutela. Nabarmendu du segurtasun arazoak daudela Errekaleorren, hori dela arazo bakarra, eta aurreratu du ere, Gasteiz anitza dela herri mugimenduan, eta horrelako kolektibo baten kontra egiteko asmorik ez dutela esan du.

Loading player...

 

 

Jon Basagurenekin eta bere kantuekin eman diogu agurra Gasteizko KG ibiltariari

Ez da lehendabiziko aldia Jon Basagurenen bisita jasotzen duguna, baina aitortu behar dugu beti geratzen garela aho zabalik kitarra hartu eta abesten hasten den aldiro. Zuzenean jo dizkigu hainbat kantu Izaki Gardenak taldeko buruak.

Loading player...

Uda aurretik hainbat kontzertu emango ditu Izaki Gardenak taldea, egonen dira Hondarribian, Urdiñarben eta baita Dostian ere. Galdetu diogu ere ea zerbait ari ote den prestatzen, baina, ez zaigu oso garbi geratu, sigi-saga estiloan erantzun baitigu irrifarre batekin. Eta zein da Jon Basagurenentzat Gasteizko kale kuttunena? Ba dudarik gabe Kutxi kalea.

Gogoratu, datorren ostiralean Bilbon izanen garela, KaleGorrian Ibiltarian!