Atzerrian zegoen garaian, Gasteizko Halabedi irrati librearekin tarteka kolaboratzeko proposamena onartu zuen eta 'Umorearen txokoa' deiturikoan parte hartzen zuen. Saiatu omen zen gauzak fundamentuz egiten, baina gerora ohartu omen zen "ondoren zetorren guztiaren umore-kutsua deuseztatu egiten zuela izenburua". Adibide horrek balio dio euskara batzordeetan baliatzen diren kontzeptuek herritarren barrua mugitzeko balio ez dutela ondorioztatzeko.