"Osakidetzak urrats ausartagoak egin ezean, eskubide urraketa betikotuko da"

Osakidetzan euskaraz egiteko arazoen inguruko bi adibide jarri ditu Hizkuntza Eskubideen Behatokiko Garbiñe Petriatik. Behatokira jo duten herritarren egoerak ziren horiek, eta Behatokiak kexak bideratu dituenean, hala moduzko erantzunak jaso ditu. Batetik, medikuetako bat euskara ikastetik salbuetsita dagoela; bestetik, euskaraz dakien medikuari lan bizitza eta familia bateragarri egiteko eskaera onartu zaiola eta pazienteek beste anbulategi bateko euskaraz dakien medikuarengana jo behar luketela.

Audio_placeholder

"Osakidetzak urrats ausartagoak egin ezean, eskubide urraketa betikotuko da"

Loading player...
Garbiñe Petriati
Garbiñe Petriati

Nik euskaraz nahi dut Osakidetzan lelopean Debagoienean abiatutako kanpainari ere egin dio erreferentzia Petriatik, eta txalotu ere egin du herritarren jarrera. Hala ere, Osakidetzak herritarren eskaera "ahal den neurrian" beteko duela erantzuteak kezka ere eragin dio eta zalantza egin du Osakidetzak eskura dituen tresnak baliatzen ote dituen.