'Plisti plasta' gune hezitzailea, 'Izan media' tailerrak eta rolak apurtzearen garrantzia

Bergarako Txapa irrati libreko lagunak izan ditugu irratien tartean, eta Ozaetako 'Plisti plasta' gune hezitzailearen berri ekarri digute Andrea Lopezi egindako elkarrizketaren bidez.

Audio_placeholder

'Plisti plasta' gune hezitzailea, 'Izan media' tailerrak eta rolak apurtzearen garrantzia

Loading player...
Zebrabidea
Zebrabidea

Ondoren, Estitxu Eizagirrek Argiaren aste honetako alea aurreratu digu, zehazki, Gaizka Arangureni, Manex Agirreri eta Alejandro Cearretari egindako elkarrizketak. Juan Karlos Izagirrek Saharako egoeraz Info7 irratian esandakoak bildu ditugu eguneko adierazpenen tartean. Halabedi irratiko Igor Goikoleak Gaizka Amondarainekin hitz egin du Halabedikoek antolatu dituzten 'Izan media' herri komunikazio tailerrez. Komunikazioari zabaltzen diogun Urtzi Urkizu batu zaigu eta telebista kateetako berri pozgarri nahiz salagarriez hausnartu dugu harekin. Amaitzeko, pertsonaia publikoek rolak apurtzeko egiten duten ahaleginak duen eraginaz hitz egin dugu Ibai Fresnedorekin.