Bihar 9.00etan: konpositore errusiarrak izango dira protagonista Klasikoak irratsaioan

Maite Idirin sopranoaren eskutik, ekialdera hurbilduko gara biharko Klasikoak irratsaioan. Jose Maria Usandizagak bidea irekiko du euskal musikaren tartean, baina segidan nazioarteko autoreen obrak entzungo ditugu. Konpositore errusiarrak izango dira nagusi: Dmitri Shostakovich, Piotr Ilich Tchaikovsky eta Nikolai Rimsky-Korsakov. Baina jatorri ezberdineko lanak aditzeko aukera ere izango dugu: Ludwig van Beethoven, Jules Demersseman, Felix Mendelsohn, Joseph Haydn eta Giuseppe Verdi.

Dimitri Shostakovich
Dimitri Shostakovich

.