Mozal Legearen lehen kazetari biktima, 'Feministok prest' eta prentsaurrekoen agorpena

Irratien tartean Axier Lopez Argiako kazetariarekin hitz egin dugu, izatez, Zumaian martxan jarri nahi duten herri irrati libreaz hitz egin nahi genuen berarekin, baina, ezinbestean, Mozal Legearen ondorioz jarri dioten isunaz ere gadetu diogu.

Audio_placeholder

Mozal Legearen lehen kazetari biktima, 'Feministok prest' eta prentsaurrekoen agorpena

Loading player...
Zebrabidea
Zebrabidea

Ondoren, Estitxu Eizagirrek Argiaren aste honetako alea aurreratu digu, bereziki, Luis Ortiz Alfau miliziano ohiari egin dioten elkarrizketa. Elkarrizketaren tartean, Halabedi irratiko Igor Goikoleak 'Feministok prest' dinamikako Gixane Moragesekin hitz egin du larunbaterako Gasteizen antolatuta dauden ekintzez. Asteroko komunikazioaren bueltako tartera Patxi Gaztelumendi batu zaigu eta prentsa agerraldien eredua agortu izanaz hausnartu du. Amaitzeko, duela 20 urte Itoizko urtegiaren eraikuntza lanak eteteko egin zuten ekintzan parte hartu zuen Julio Villanuevak Info7 irratian esandakoak ekarri ditugu eguneko adierazpenen tartera.