"Gasteizko Legebiltzarrak, Lakuako gobernuak eta Osakidetzak ez dute esandakoa bete"

Euskal osasun sisteman erdarak agintzen duela salatu du Aitor Montes familia medikuak.

Audio_placeholder

"Gasteizko Legebiltzarrak, Lakuako gobernuak eta Osakidetzak ez dute esandakoa bete"

Loading player...
Aitor Montes
Aitor Montes

Medikuntza eta errezetak banaezinak direla argi du, eta medikuen letra bihurri eta ulertezinaren arazoa konpontzeko lanabes informatikoei eskerrak eman dizkie. Hala ere, Osabide APP-a eta Osabide Global tresnek hizkuntza bakarra lehenetsi izana salatu du: gaztelania. Goitik ezarritako eredu sanitario elebakar eta homogeneizatzailea inposatu dietela argi utzi du, duela hiru urte Eusko Legebiltzarrak Jaurlaritzari osasun arloko tresna informatikoak elebidun bihurtzeko eskatu zion arren.  Lanerako ezinbestekoa zaien lanabes informatikoa euskaraz ere eskainiko zutela hitz eman zieten Gasteizko Legebiltzarrak, Eusko Jaurlaritzak eta Osakidetzako zuzendaritzak, baina oraindik ere gaztelera hutsean daude.