
Atera diren datuetatik iruzurrik izan den edo ez jakitea oso zaila dela nabarmendu du Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle eta ikerlari Henrike Galarza Prietok. Paradisu fiskaletan ez ezik, neurri batean edozein lekutan bitartekari finantziero batekin egin daitekeen praktika dela esan digu ekonomilariak. Uste du kaleratu den informazioa "finantza enpresa erraldoien arteko gerran" kokatu behar dela, eta "pare bat egunetara guztia ahaztuko" dela.