Agirreren seme-alabetan zaharreran 3 urte ditu eta elebakarra da. Eta ezezagunak gerturatu zaizkio oporraldian, Espainia elebakar horretan. Ezezagunek euskaraz hitz egiten diotenean, ulertu arren, ez omen da asko erantzutekoa.. Eta, noski, ulertzen ez duenean, hau da, euskara ez den beste hizkuntzaren batean hitz egiten diotenean, ez du erantzuten. Orduan, haurraren jarreraz azalpenak ematen hasi beharra sentitzen dute gurasoek: “Kontua da ez dizula ulertzen”; “Euskaraz bakarrik daki”… Egoera horiei erreparatuta, galdera argia bota du Agirrek: "Nork du arazoa? Berea ez den hizkuntzaren elebakartasunaren aurrean harridura azaltzen duenak, ala elebakartasun horren gaineko azalpena emateko urduri jartzen dena?".