Hezkuntza arloan arazo ezaguna da dislexia, eta zenbait ikerketaren arabera hamar herritarretik batek omen ditu irakurtzeko zailtasunak. Horiek arintzeko balio dezakete testua ahots bihurtzeko sistemak, eta orain arte ez zegoen berariaz euskaraz sortutako sistemarik. Lan horri heldu diote Elhuyarreko hizkuntza teknologia saileko kideek: Firefox nabigatzailerako eta Libre Office, Open Office nahiz Ofimatica programetarako luzapen bana garatu dituzte.