Euskal hiztunok aktibatzeko, egiteko eta eragiteko ilusio beharrean gaudela uste du, eta horretarako balio izan omen dio Gemma Sanginesen eskutik Durangon jasotako hizkuntza aktibismo tailerrak. Euskararen erabileran, ditugun aurreiritziak gaindituz gero, sekulako iraultza lortuko genukeela ondorioztatu zuen bertan. Baita hizkuntza inbertsio txikien batuketak euskararen erabilerari mesede handia egin diezaiokeela ere. Ayestaren hitzetan, inbertsio txiki horiek baliagarriak direlako norbere ilusioa eta motibazioa berpizteko, keinu txiki askoren batuketak eragin handia izan omen dezake eusararen erabileran.