Iñigo Urkulluk ETB2 aukeratzea elkarrizketa gaztelaniaz egin diezaioten. Logroñoko espetxetik irten berritan, euskarazko hitzartzearen ondoren, Arnaldo Otegik gaztelaniaz egin behar al zuen galdetzea. Ertzaintzak delituei buruzko datuen prentsaurrekoa gaztelania hutsez egitea. Twiterreko erabiltzaile erdaldun batek Martin Kittori txioetan gaztelaniazko itzulpena jartzeko eskatzea. Lakuako Gobernuak euskarazko hedabideen finantziazioa ez handitzea. Beasaingo kaleetako ume talde guztiak gaztelaniaz aritzea. Araban, iazko errenta aitorpeneko kanpainaren agerraldia gaztelaniaz soilik egitea. Donostian, kartelak elebitan —gaztelaniaz eta ingelesez— dituen pizzeria berria irekitzea.