"Bihotzak euskara baliotsua dela diosku, ekonomikoki ere hala da"

Euskararen dimentsio ekonomikoari begira jarri da Azkue Fundazioko Iurdana Acasuso.

Audio_placeholder

"Bihotzak euskara baliotsua dela diosku, ekonomikoki ere hala da"

Loading player...
Iurdana Acasuso
Iurdana Acasuso

Interesgarria baiteritzo euskara gizarte zientziek eskaintzen dituzten askotariko ikuspegietatik aztertzeari. Duela gutxi, bi azterlan eskuratu zituen: bata, euskarak aurrekontuetan duen tokiaren ingurukoa; bestea, euskararen balio ekonomikoa nabarmentzen duena. Dirudienez, euskararen sustapenera bideratutako aurrekontuen bilakaera positiboa izan da, eta kopuru handiena euskalduntzera eta alfabetatzera bideratzen omen da. Hargatik, euskarak ekonomiari egiten dion ekarpenean, EAEko enpleguaren %6,3 litzateke euskarak eragiten duena.