Finantza erakunde etikoak, 'De Miguel' auzia eta Leioako Herri Unibertsitatea

Oiartzun irratiko lagunei esker, Irati Zabala Muxika eskalatzailea ezagutzeko aukera izan dugu irratien tartean.

Audio_placeholder

Finantza erakunde etikoak, 'De Miguel' auzia eta Leioako Herri Unibertsitatea

Loading player...
Zebrabidea
Zebrabidea

Ondoren, Estitxu Eizagirrek Argiaren aste honetako alea aurreratu digu, bereziki, finantza erakunde edo banku etikoen inguruan ondu duten erreportajea. Elkarrizketaren tartean, Halabedi irratiko Igor Goikoleak Adi! ustelkeriaren aurkako Unai Mendizabalekin hitz egin du, 'De Miguel' auziaren inguruko azken albisteez. Asteroko komunikazioaren bueltako tartera Urtzi Urkizu batu zaigu eta hedabideen inguruko zenbait berri ekarri dizkigu. Amaitzeko, Leioako Herri Unibertsitatearen balorazioa egin eta aurrera begirako lan ildoak azaldu dizkigu Idoia Marauri sustapen taldeko kideak.