7 urteko iloba irakurtzen ikasten ari dela eta, haurrez eta hizkuntza paisaiaz hitz egiteko tartea hartu du Leire Narbaizak. Ilobak egunetik egunera letren arteko loturak geroz eta hobeto egiten baditu ere, eta horrek poza ematen badio ere, paisaia linguistikoa zein erdalduna den ohartzeko balio izan dio.