Hala ere, norbaitek nonbait zerbait egin behar duela esatea ez da helburua Elserren ustez. Euskararen normalizazioan bakoitzak egin dezakeenari heldu dio Elserrek, eta Banaiz Bagara elkartean izandako adibide positibo bat aipatu du hori ikusarazteko. Iniziatiba edukitzea beharrezkotzat jo du, jende txikiak leku txikietan gauza txikiak egiteak duelako garrantzia haren ustez.