Ondoren, Arnaldo Otegiren eta Lorentxa Guimonen espetxe irteerez hausnartu dugu tertulian Itziar Arteaga eta Izar Mendigurenekin. Hizpidea magazineko Jon Sanchezek euskararen gizarte erakundeen kontseiluko Paul Bilbaorekin hitz egin du hizkuntza eskubideen berdintasunerako protokoloaz. Gizarte eta ekonomia gaien tartean, Gaindegiako Imanol Esnaola izan dugu etxebizitzen arloan etorkizunean izan ditzakegun beharrak aurreikusteko. Lanki ikertegiko Maider Iriarterekin Kooperarock atalean barneratu gara eta deshazkundearen ingurukoak jorratu ditugu.