#AgurInfo7Perlak Larraitz Lucas: "Zailagoa da jokatzea aditu lanak egitea baino, zelaian segundo batean gauza asko gertatzen dira eta"

Gaurko saioan Larraitz Lucas Realeko kapitain ohia elkarrizketatu dugu. Lucasek aditu lanetan dihardu egun ETBko futbol emankizunetan eta zeregin berri horretan nola dabilen kontatu digu.

Audio_placeholder

#AgurInfo7Perlak Larraitz Lucas: "Zailagoa da jokatzea aditu lanak egitea baino, zelaian segundo batean gauza asko gertatzen dira eta"

Loading player...
Larraitz Lucas eta Mikel Ibargoien
Larraitz Lucas eta Mikel Ibargoien

Bestalde, Jabi Otermin Bera Berako prentsa arduradunarekin iragan astean zendu zen Juan Carlos Elorza (Gara) gogora ekarri dugu. Elorzak lan eskerga egin zuen emakumezkoen eskubaloiaren alde eta erreferente bat zen alor horretan.

Halaber, hauek izan dira gaurko saioko gainerako protagonistak: Yulema Corres (Athletic), Marina Agoues (Oiartzun), Maite Azkoaga (Hockey Reala), Ainhoa Azaola (Zuazo), Miren Herndandez (Getxo) eta Jon Lopez (Leioa).