Gaur 23:00etan: zuzenekoen tartea Burdinola heavy metal irratsaioan. Aurrerapena.

Gaurkoan urrian estreinatutako sailaren lehen atalera itzuliko da Burdinola, eta zuzenekoei eskainitako saioa entzun ahal izango dugu berriro.

Masterplan taldea
Masterplan taldea

Hain zuzen ere, urtean hainbat zuzeneko disko argitaratzen dira, eta horiei ere tartea eskaini nahi zieten. MASTERPLAN taldearen "Keep Your Dream alive" diskoa izan zuten protagonista. Era berean, Satyricon, Death Angel, Soilwork, BabyMetal, Idi Bihotz, Latzen, Su Ta Gar eta Iron Maiden banden zuzeneko musika ere eskaini zuten. Hori guztia, 23:00etatik aurrera.