Antxeta irratiaren 15. urtemuga medio, orain arte egindako eta hemendik aurrera egin beharreko bideaz hitz egin dugu Maia Muruaga esatariarekin. Gaizka Izagirrek 'Haundiya' filmaz, infernu bihurtutako grabaketez eta 'Vinly' telesailaz hitz egin digu. Amaitzeko, Zihara Enbeitak Txapa irratiko lagunei esandako kontuak ekarri ditugu gurera.