Halaber, Oihana Kortazarrek Andeak gurutzatuz Argentina eta Txile lotzen dituen El Cruce lasterketa irabazi berri du. Lasterketak orotara 100 kilometro ditu eta hiru etapetan zatituta burutzen da. Hiruretan nagusitu zen Kortazar eta esperientziaren berri eman digu. Bestalde, hauek izan dira gaurko saioko gainerako protagonistak: Esther Arrojeria (Bera Bera), Ainhoa Azaola (Zuazo), Nerea Arregi (Aiala Zarautz), Laura Arroyo (IDK Gipuzkoa EHU), Izaskun Garcia (Gernika), Miriam Arana (Orvina), eta Aida Bartolome (Leioa).