Euskararen muga-mugan dagoen herria dela azaldu du, ondoko herrian galdu baita jada eta ondoko Atetz ibarreko herrietan ere ez dago egoera onean. Zergatik irauten du Muskitzen euskarak nahiko osasuntsu, beraz? Ba eskolarik ez dagoelako, Artzelusen arabera. Gainera, euskara nafarraren eta tradizionalki gipuzkera deiturikoaren erdi-erdian baitago. Hargatik, gertu egon arren euskarak herriz herri dituen aldaerak nabarmendu ditu Artzelusek, baita bertako Maria Olaien eta Monika Ziaren hitzak ekarri ere.