Galiziako Calasancias taldearekin Galiziako voleibol ligako bigarren mailan jokatu zuen estrainekoz. Antia Fernandezek aurreiritziz eta oztopoz beteriko ibilbide bat izan du, eta guk gauza horiek guztiak lehen eskutik ezagutzeko aukera izan dugu. Bestalde, hauek izan dira gaurko saioko gainerako protagonistak: Alba Menendez (Bera Bera), Veronica Berastain (Zuazo), Eli Ibarra (Athletic), Itxaso Uriarte (Reala), Jone Bilbao (Oiartzun), Maialen Arana (Orvina), Arantza Olabarria (Getxo) eta Ane Basauri (Leioa).