Ezker abertzaleko 35 kideren aurkako epaiketa akordio bidez amaitu zen, akusatuek fiskaltzarekin eta akusazio partikularrarekin adostasunera heltzea lortu zutelako, eta hori baloratu dute Txapa irratikoek Aitor Arantzabalekin. Kultur sormenen tartean, Halabediko Jon Aranburuk eta Alba Fernandez arte kolaboratzaileak Andy Warhol artistaren 'Campbell's soup cans' obra aipatu digute. Amaitzeko, Idoia Beratarbidek Oiartzungo '21 aulki' errezitaldi zikloaz Oiartzun irratian esandakoak izan ditugu entzungai.