Nuria Amezcua: "Gogorra da taekwondoa bigarren plano batean uztea nazioarteko txapelketetan parte hartzen ari zarenean"

Gaurko saioan Nuria Amezcua arabarra elkarrizketatu dugu. Amezcua hiru urtez egon zen Madrilgo errendimendu altuko zentruan taekwondoa praktikatzen beka bati esker.

Audio_placeholder

Nuria Amezcua: "Gogorra da taekwondoa bigarren plano batean uztea nazioarteko txapelketetan parte hartzen ari zarenean"

Loading player...
Nuria Amezcua
Nuria Amezcua

Espainiako hainbat txapelketa irabazi ditu baina bat-batean beka ez ziotela berrituko esan eta bizitza aldatzea beste erremediorik ez zitzaion geratu. Izan ere, beken laguntzarik gabe oso zaila da goi-mailako kirolean jardutea. Beraz, kirola bigarren plano batean utzi eta ikasketei lehentasuna ematea erabaki zuen. Kolpe gogorra izan zen bere momentuan, baina, orain, baikortasunez begiratzen dio etorkizunari. Kontatu digu nola hartu zuen erabakia, eta, baita, nola doakion bizitza berria ere. 

Bestalde, hauek izan dira gaurko saioko gainerako protagonistak: Maialen Arana (Orvina), Beatriz Fernandez (Bera Bera), Nerea Arregi (Aiala Zarautz), Oihane Gil (Zuazo), Miriam Foraste (IDK Gipuzkoa EHU), Claudia Pop (Gernika) eta Marina Casado (Waterpolo 9802).