
Besteak beste, ipar Euskal herrian dagoen polizia presentziaz hitz egin dugu tertulian, izan ere, urtarrilaren 8tik ez dago CRSik Baionako suprefekturaren, epaitegiaren eta Espainiar konsulatuaren zaintza segurtatzeko. Sud Ouest egunkariak jakinarazi duenez, “gune sensible” horien zaintza apaltzea erabaki du Frantziako barne ministeritzak, eta funtzio hori betetzen zuten 63 CRS Frantziako Calais herrira bidali ditu, “etorkinen etorrerak eta beren aterpetzeak” sortzen dituen segurtasun arazoei erantzuteko.