Euskarak sekula izan ez dituen eremuak irabazi baditu ere, erabat independenteki funtzionatzen ote duen zalantza du Artzelusek, eta ahoskerari zein lexikoari erreparatu die hori arrazoitzeko. Batetik, gaztelaniatik eta frantsesetik geroz eta hitz gehiago hartzen ditugula iruditzen zaio, herriak berak sortu dituen hitzak modan jarri ordez. Bestetik, euskal ahoskera hankaz gora botatzen ari garela uste du, eskolan irakurri bezala hitz egiten erakusten omen zaigulako. Baita hizketarako doinuan gaztelaniara edo frantsesera jotzen dugula ere.