Eli Pinedorekin berriz, Bera Berak eta Zuazok larunbatean jokaturiko derbia xehetu dugu. Halaber, Ane Olaeta 16 urteko gazteak debuta egin zuen iragan astean Gernikarekin saskibaloiko maila gorenean. Aste honetan ere jokatu zuen eta momentu horiek nola bizitu dituen kontatu digu. Saioa Jaurena Getxo errugbi taldeko jokalariak ostera, iragan urtean Zeelanda Berrian bizitutako esperientziaren berri eman digu eta hasi berri den Espainiako liga nola ikusten duen ere kontatu digu. Bestalde, hauek izan dira gainerako protagonistak: Nahikari Garcia (Reala), Oihana Aldai (Oiartzun), Martin Larrañaga (Aiala Zarautz) eta Patricia Alvarez (Orvina).