Parisen azken txanpan sartu da COP21 goi bilkura eta akordio eta konpromisoetara iristeko desadostasunak dira nagusi. Bien bitartean, ingurumenari mesede handiegirik egiten ez dioten energia, garraio, hondakin kudeaketa eta kontsumo ereduak ditugu gure herrian. Zein dira Euskal Herrian ditugun puntu beltzak? Zein alternatiba daude? Araba Fracking Ez, AHT Gelditu Elkarlana eta Surfrider fundazioko lagunekin hitz egin dugu.