Hainbat dira egin dituzten hausnarketak, ELKAR argitaletxeko Osaren aburuz, Durangoko Azokaren helburuetako bat beharko luke izan erdal mundura hurbiltzea, eta ez da soilik hori azokaren helburua, euskalgintzakoa ere beharko luke izan, pentsa dezaten "zerbait galtzena ari direla".
Galdegin diegu ere, euskara eta gaztelerazko presentziaren inguruan. Osaren aburuz, euskarazko liburuguntzak eta musikak, garapen handia izan du, eta gaur egun, euskarazko presentzia altuagoa da erdarazkoa baino. Orain gainera, azokaren inguruan sortu diren guneei esker, euskara gailendu egin dela dio Lutxo Egiak. Jakin- eko Xabier Eizagirrek ez du garbi zein den gaztelerak eta euskarak azokan izan beharreko tartearen mugaz, baina garrantzitsuena, bere aburuz, euskarak zentralidadea duela da.