Susa argitaletxeko editore Gorka Arreserekin ere izan gara, eta berak ere egin dizkigu pare bat proposamen: Harkaitz Canoren "Beti oporretan" eta Gotzon Barandiaranen "Gidariaren okerrak" lanak. Oso liburu ezberdinak, lehendabizikoa ipuin txikiez osatutako lana, bigarrena eleberria. Liburu salmentetan Durangoko azokak duen eraginaren inguruan ere galdegin diogu, eta erantzun digu, soilik urteko salmenen %8-11 lortzen dela soilik, eta horregatik urte osoan zehar egin behar dela esfortzua.