Gainera, COP21 hau berriki Parisen Estatu Islamikoak egindako atentatuek eragindako egoerak baldintzatuko du. François Hollanden gobernuak mobilizazioak debekatu ditu eta atzo, ehunka manifestari atxilotu zituen poliziak Paris erdigunean protesta iulegal batean parte hartzeagatik. Ingurumari honetan, Bizi! mugimenduko Mattin Ihidoape elkarrizketatu dugu goizean, Kalegorrian saioan, eta “mobilizazio ekologistak ixilarazi nahi dituzten arren”, karrikak hartuko dituztela nabarmendu du.