Mila orrialde ditu gaur Euskal Memoria Fundazioak aurkeztu duen liburu monografikoak. Nahiz eta atzeragotik ekin liburuan, 1936. urtea hartu dute hasieratzat. Egañaren esanetan, "36ko erbestea izugarria izan zen, 150 bat mila euskaldunek euren sorterria utzi zutelako, zihur aski XX.mendeko tragedia handiena gurean". "Exilioa ez du norberak aukeratzen, behartua da" Egañak esan digunez eta beraz milaka adibide daude gurean. Horietako batzuk pixkanaka kaleratu nahi ditu fundazioak, eta "hasiera baino ez da" lan hau. Halaber, lortu dituzten identitate guztiak jarriko dituzte webgunean, "zenbakiak baino, pertsonak direlako".