Aitor Montes: "Legeak, Osakidetzak eta jendeak euskararen alde egin dute, baina hizkuntza kontzientzia behar da"

Osakidetzarako langile finkoak hautatzeko prozesuari erreparatu dio, gaur, Aitor Montes familia medikuak. Hizkuntza eskakizunak betetzeagatik puntuak jasotzeko irizpideari heldu dio, eskubideak eta berdintasuna bermatzeko aukera nabarmenduz.

Audio_placeholder

Aitor Montes: "Legeak, Osakidetzak eta jendeak euskararen alde egin dute, baina hizkuntza kontzientzia behar da"

Loading player...
montes
montes

Pazientea ardatz hartuta, eskaini beharreko arretan euskara txertatzeak kalitatearekin zerikusia duela azaldu du, euskararen normalizazioan aurrera egiteko beharra baitago. Noski, kultura aldaketa eragin behar da horretarako, Montesen ustez, eta neurri eta bitarteko egokiak ezarriko dituzten lidergoak ere bai.