"Euskarazko itzulpen okerrak lagin barregarriak dira, baita subordinazio linguistikoaren laginak ere"

Whatsapp bidez, sare sozialen altzoan, edo beste edozein bidetatik jasotzen ditugun gaizki egindako itzulpenekin barrez aritzen bagara ere, hausnarketarako gonbita egin digu Manex Agirrek.

Audio_placeholder

"Euskarazko itzulpen okerrak lagin barregarriak dira, baita subordinazio linguistikoaren laginak ere"

Loading player...
Manex Agirre
Manex Agirre

Itzulpen horiek egitea dagokien langileen lekuan jarri eta honakoa azaldu du: "Erakunde publiko bat. Euskaraz lan egiteko gaitasun nahikorik ez duen enegarren langilea. Langile horrentzat, agian, itzulpen hori egitea egun osoan zehar izango duen marroirik handiena da". Eta halako akatsez barre egiten dugunon aldetik, berriz, akatsen berri jakinarazteko beharra nabarmendu du.