Gorazarre eta omenaldi bihurtu den egunak aurten euskaldunberriak ditu protagonista, eta haien meritua nabarmendu du Mugikak. Euskaltegietan euskaldundu direnei esker gure hizkuntzak irabazi dituen zenbait hiztunez ere oroitu da, baita euskalduntze horretarako ezinbestekoak izan diren euskara irakasleez ere. Hargatik, aurreantzean, euskaraz modu duinean irakasteko eta ikasteko dagoen beharra aldarrikatu du.